Hondakinak ateratzeko ordutegi berria
2014 / 07 / 08Uztailaren 14tik aurrera, astelehena, herritarren Hondakinen Bilketan ordutegi aldaketa egingo da. Egun horretatik aurrera honako ordutegian atera ahal izango dira hondakinak:
19:00 – 23:00
Aldaketa honek, orain arteko sistemarekin alderatuta, onura batzuk ekarriko ditu:
- Hondakinak denbora gutxiagoz egongo dira esekitoekietan.
- Trafiko arazoak gutxitu egingo dira.
- Ontzi hutsak goizean, lanera joan aurretik, jaso ahal izango dira.
Aldaketa honek sor ditzakeen eragozpenengatik, barkamena eskatzen da.
Zalantza edo iradokizunetarako, Hondakinen kudeaketa bulegora jo daiteke:
- Ibarraundi Museoa, 1. solairua
- Ordutegia:
- Goizez, astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00
- Arratsaldez, astelehena eta asteazkena: 15:00 – 19:00
- Telefonoa: 943 71 54 53 edo 688 862 527
- hondakinak.eskoriatza@debagoiena.com