Hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketa berriak

2020 / 03 / 18

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpena dela eta, Mankomunitateak honako neurri hauek hartu ditu, eta aipatutako alarma-egoerak irauten duen bitartean aplikatuko dira:

Zabor bilketa zerbitzua

1. Edukiontzi bidezko sistema duten herrietan (Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga): COVID19aren proban positibo eman duten edota berrogeialdian dauden  herritarrek EZ DUTE ETXEAN HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO eta hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota beharko dituzte ondo itxitako plastikozko poltsetan.

2. Atez ateko bilketa sistema duten herrietan (Antzuola eta Oñati):

  • COVID19ak eragindako alerta egoerak irauten duten bitartean, Antzuola eta Oñatiko hainbat esekitoki puntuetan herritar guztien errefusa jasotzeko hainbat EDUKIONTZI jarriko dira datozen egunetan. Herritar guztiek errefusa egunero atera  ahal izango dute edukiontzi hauetara.
  • COVID19aren proban positibo eman duten edota berrogeialdian dauden  herritarrek ez dute hondakinen bereizketarik egingo eta hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota beharko dituzte ondo itxitako plastikozko poltsetan.

Bi kasu hauetan ondoren jasotako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak emandako jarraibideak bete beharko dira.

Errefusaren edukiontziak ireki egingo dira eta, beraz, txartelik gabe erabili ahal izango dira. Organikoaren edukiontziak irekitzeko txartelak erabiltzen jarraituko da.

Hondakinen Informazio Bulegoak ez du aurrez-aurreko arretarik eskainiko, soilik telefono (943504721) eta email (hondakinak@debagoiena.eus) bidezko arreta eskainiko du.

Ez da txartel berririk edota txartel kopiarik egingo larrialdi egoerak irauten duen bitartean. Beraz, erabiltzaileren baten txartelak funtzionatzeari utziz gero, hondakin organikoa errefusaren edukiontzira bota beharko du ezinbestean.

Garbiguneak

  • Arrasate, Bergara eta Oñatiko Garbiguneetan SOILIK gremioen hondakinak onartuko dira. ADI: Martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitarteko ordutegia: 9:00 – 13:30
  • Garbigune Ibiltariari dagokionez, zerbitzu hau bertan behera gelditu da.

Traste zaharren zerbitzua

  • Eten egin da. Ez da zerbitzu hau emango.

Ehunki eta berrerabilgarriak jasotzeko zerbitzua (edukiontzi zuria)

  • Eten egin da. Ez da zerbitzu hau emango.

Momentuz, gainontzeko zerbitzuak bere horretan mantenduko dira. Edozein zalantza argitzeko, kontsultatzeko eta abarrerako kontaktua: