Hondakinen Bilketa:proba pilotuaren lehenengo datuak

2013 / 12 / 20

Hondakinen Bilketa Sistema berriaren proba pilotua martxan jarri zenetik hilabete pasa denez, lehenengo balorazioa egin dute Hondakinen mahaiko kideek, hainbat herritar eta merkatarirekin batera. Hone hemen xehetasunak:

Akordioa

Edukiontziak2_web2013ko uztailaren 8an sinatutako akordioaren ondorioz jarri zen martxan plan pilotua Eskoriatzako Intxaurtxueta auzoan, San Pedro auzoan eta Gaztañadui kalean. Akordio horretan adostutako puntuak lau ziren:

  • Gaikako hondakinen bilketa %70era heltzea
  • Organikoaren bereizketa derrigorrezkoa izatea
  • Errefusari ateak ixtea
  • Beharrezko kanpainak egiteko aukeratutako sistemak ondo funtziona dezan

Lehenengo datuak

HBS-grafikoaAzaroaren 1a eta 25a bitartean jasotakoaren datu orokorrak hauek dira:

  • Organikoa:     %63,17
  • Papera:           %11,75
  • Ontzi arinak: %11,83
  • Errefusa:        % 8,06
  • Pardelak, aparte, bilera orokorrarekin jaso dira.

Organikoaren bilketa

Eskoriatzan zergadun bakoitzeko lortutako organiko kopurua 6,91 kg izan da. Debagoieneko beste herriet ako organikoaren datuak hauek dira:

  • Oñati eta Antzuola, 10,54 eta 10,05 kg, hurrenez hurren
  • Aretxabaletan 3,41 kg

Datuok ikusita, esan daiteke Eskoriatzan 5. edukiontzia dagoen lekuetan baino emaitza hobea lortu dela, baina atez atekoa ezarrita dagoen herrietakoa baino baxuagoa. Beraz, hobetzen jarraitu beharra dago, izan ere helburua organikoaren sailkapena derrigorrezkoa izatea da eta herritar guztiek erabiltzea ontzi marroia. Kalitateari dagokionez, berriz, hobetu beharra dago. Lehengo asteetan hondakin desegoki asko jaso ziren, baina informazio neurriak berriak hartuta, organikoaren kalitatea hobetzea lortu da. Hala ere, oraindik kalitatean hobetu beharra dago.

Aurrerantzean

  • ORGANIKOAREN BILKETA: Kalitatea hobetzen ez bada, sistema ez da ontzat emango eta modu indibidualizatuago baterako jo beharko da 2014ko martxoan.
  • BILKETA eta ERABILERA.
    • Gaizki ateratakoak ez dira jasoko.
    • Informazio kanpaina berria egingo da.
    • Herri osora hedatuko da errefusari ateak itxiko dizkion eta organikoa bereiztea derrigortzen duen sistema 2014ko martxoan.

Informazio bulegoa zabalik

Erabiltzaile eta herritarrei gogorarazi nahi zaie informazio bulegoak zabalik jarraitzen duela Ibarraundi museoan eta edozein zalantza edo arazo, han aurkeztu dezaketela:

  • Egunak: Astelehenetik – ostiralera
  • Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00

Datuei buruzko prentsa-oharra osorik irakurri daiteke hemen