Hondakinen edukiontziak finantzatzeko diru laguntza eskatzeko epea zabalik
2014 / 10 / 29Joan den apirilean hondakinak gaika jasotzeko bilketa sistema aldatu zenean, herritarrei hondakinak gaika banatzeko ontziak eman zitzaizkien; merkatari, elkarte eta gainontzeko erakundeek aldiz, zeukaten konplexutasuna zela eta, frakzio ezberdinentzako ontziak ordaindu egin behar izan zituzten.
Diru laguntza honekin, bere garaian bilketa berrira egokitzeko Eskoriatzako merkatari, elkarte eta erakundeek (gastronomia elkarteak, Gobernuz kanpoko erakundeak, ikastetxeak, bulegoak…) ordaindu zituzten edukiontzien kostua bueltatuko da, beti ere, frakzio bakoitzeko ontzi bakarrarena.
Eskaerak, udal erregistroan aurkeztu beharko dira, azaroaren 21a baino lehen 9:00etatik 14:30era.
Diru laguntza oinarriak, eskaera orria eta gainotzeko xehetasunak hemen kontsultatu daitezke.