Hondakinen tasa ordaintzeko borondatezko epea

2021 / 09 / 17

Hondakin solidoak jaso, garraiatu eta birrintzeagatiko tasaren (Hondakinak) 2.seihilebeteko errolda onartu da eta jendeaurrean jartzen da udal zerbitzuetan, irailaren 29ra arte, nahi duenak kontsultatzeko. Gogoratu, udal zerbitzuak momentu honetan Ibarraundi museoan daudela.

Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko dira epearen azken egunean (urriak 5), banketxe edo aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan.

Borondatezko ordainketa

Helbideratu gabeko ordainagiriak posta arruntez bidaliko dira zergadunaren helbide fiskalera, ordainketa egin dezan. Agiri hori jaso ez bada, zordunak edo ordainketa egin nahi duen pertsonak udal dirubilketa zerbitzuan eskatu beharko du.

Borondatez ordaintzeko epea honako hau da: 21-08-06tik  2021-10-05era.

Borondatezko epea igarotakoan betearazpen-aldia hasiko da, eta ordaindu ez diren kuotak errekarguarekin, berandutze-interesekin eta kostuekin kobratuko dira dagokion prozeduraren bidez.

Gogorarazi nahi da edozein unetan helbideratu daitezkeela ordainagiriak.