HURRENGO GELTOKIA Film laburraren aurkezpena Zaldibar antzokian
2021 / 12 / 03 Mondragon  Unibertsitateko  ikus-entzunezko  4.  mailako  ikasle  batzuek  egindako  laburmetraia  da  “Hurrengo  geltokia”.  Gipuzkoako  Foru  Aldundiak  martxan  duen  Gazteak  Auzolanean  programari  esker,  film  labur  honen  bira  hasiko  dute  eta  lehenengo  emanaldia  Eskoriatza  izango  da.  Proiektua  elkarrizketa  gabekoa  da,  irudiekin  bakarrik  adierazten  da  kontakizuna.
Mondragon  Unibertsitateko  ikus-entzunezko  4.  mailako  ikasle  batzuek  egindako  laburmetraia  da  “Hurrengo  geltokia”.  Gipuzkoako  Foru  Aldundiak  martxan  duen  Gazteak  Auzolanean  programari  esker,  film  labur  honen  bira  hasiko  dute  eta  lehenengo  emanaldia  Eskoriatza  izango  da.  Proiektua  elkarrizketa  gabekoa  da,  irudiekin  bakarrik  adierazten  da  kontakizuna.
Gaur egun bizi dugun egunerokotasun monotonoari kritika da proiektuaren helburua. Ikusleak, honen inguruko hausnarketa egiteko gonbitea da.
Abenduaren 12an, arratsaldeko 18:00etan izango da aurkezpena Zaldibar Antzokian. Film laburra emateaz gain, prozesuaren inguruko azalpenak emango dira beste bideo labur bat erakutsiz. Emanaldiak ordubeteko iraupena izatea aurreikusten da.
Sarrerak 3€ balioko ditu, jadanik, Eskoriatzako kiroldegian daude salgai. Egunean bertan, antzokian ere erosteko aukera izango da.
