HURRENGO GELTOKIA Film laburraren aurkezpena Zaldibar antzokian

2021 / 12 / 03

Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko 4. mailako ikasle batzuek egindako laburmetraia da “Hurrengo geltokia”. Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen Gazteak Auzolanean programari esker, film labur honen bira hasiko dute eta lehenengo emanaldia Eskoriatza izango da. Proiektua elkarrizketa gabekoa da, irudiekin bakarrik adierazten da kontakizuna.

Gaur egun bizi dugun egunerokotasun monotonoari kritika da proiektuaren helburua. Ikusleak, honen inguruko hausnarketa egiteko gonbitea da.

Abenduaren 12an, arratsaldeko 18:00etan izango da aurkezpena Zaldibar Antzokian. Film laburra emateaz gain, prozesuaren inguruko azalpenak emango dira beste bideo labur bat erakutsiz. Emanaldiak ordubeteko iraupena izatea aurreikusten da.

Sarrerak 3€ balioko ditu, jadanik, Eskoriatzako kiroldegian daude salgai. Egunean bertan, antzokian ere erosteko aukera izango da.