H@ZI zerbitzuaren ordutegia aldi baterako aldatzea

2025 / 12 / 05

Eskoriatzako Udalean herritarrentzako arreta H@ZI zerbitzuaren bitartez eskaintzen da. Zerbitzu horrek helburu du herritarrei aurrez aurreko arreta eskaintzea eta dokumentuak modu presentzialean erregistratzea.

Orokorrean, zerbitzuaren ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30era bitartekoa da.

Baina zerbitzu hori eskaintzen duen sailean izandako aldaketak medio, zerbitzua ezin da ordu-tarte horretan bete; hori horrela, aldibaterako ordutegi berria ezarri da, astelehenetik ostiralera bitarte honakoa izango dena:

9:00 – 13:15

Egoera bere onera bueltatutakoan, berriro ere webgune honen bitartez iragarriko da.

Barkatu eragozpenak