Ibilgailuen zergaren 2024ko errolda ikusgai
2024 / 03 / 19Ibilgailuen gaineko zergarren errolda alkate erabakiz onartu da eta jendearrean jarri da udaletxeko H@ZI zerbitzuan 2024ko martxoaren 12tik apirilaren 4ra arte.
Borondatez ordaintzeko epea honako hau da: 2024ko apirilaren 5etik maiatzaren 10era.
- Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko dira epearen azken egunean, banketxe edo aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan.
- Helbideratu gabeko ordainagiriak posta arruntez bidaliko dira, zergadunaren helbide fiskalera, ordainketa egin dezan. Agiri hori jaso ez bada, zordunak edo ordainketa egin nahi duen pertsonak udaletxeko dirubilketa zerbitzuan eskatu beharko du.
Gogoan izan edozein unetan helbideratu daitezkeela hurrengo ordainagiriak.
Borondatezko epea bukatutakoan, betearazpen-aldia hasiko da, eta ordaindu ez diren kuotak errekarguarekin, berandutze-interesekin eta kostuekin kobratuko dira dagokion prozeduraren bidez.