Ibilgailuen zergaren errolda eta borodatez ordaintzeko epea
2025 / 03 / 13Ibilgailuen gaineko zergarren errolda alkate erabakiz onartu da eta jendearen aurrean jarriko da udaletxeko H@ZI zerbitzuan 2025ko martxoaren 12tik apirilaren 4a arte.
Borondatez ordaintzeko epea honako hau da: 2025ko apirilaren 3tik maiatzaren 5a arte.
- Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko dira epearen azken egunean, banketxe edo aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan.
- Helbideratu gabeko ordainagiriak bidaliko dira, posta arruntez, zergadunaren helbide fiskalera, ordainketa egin dezan. Agiri hori jaso ez bada, zordunak edo
ordainketa egin nahi duen pertsonak udaletxeko dirubilketa zerbitzuan eskatu beharko du.
Gogoan izan edozein unetan helbideratu daitezkeela hurrengo ordainagiriak.
Borondatezko epea igarotakoan, betearazpen-aldia hasiko da, eta ordaindu ez diren kuotak errekarguarekin, berandutze-interesekin eta kostuekin kobratuko dira dagokion prozeduraren bidez