Asteburuan hasiko dira San Pedro jaiak
2015 / 06 / 26Ekainaren 28an, igandea, 13:00etan botako den txupinazoarekin hasiko dira ofizialki Eskoriatzako jaiak, nahiz eta jai giroko ekintzak aurreko egunetik hasita egon. Umeentzako jokoak, pailazoak, antzerkia eta musika, pilota partidak, danborradak, gaueko ikuskizunak… espektakulu sorta zabala egongo da eskoriatzarren zein egun hauetan kanpotik etorriko direnen aurreikuspenak betetzeko asmoarekin.
Gogorarazi behar da uztailaren 1eko herri bazkarira joan nahi dutenek ekainaren 25era arte (egun hori barne) izango dutela tiketak erosteko aukera Goxotxiki eta Inkernu tabernetan. Nagusiek 18 € euro ordaindu beharko dute, eta 14 urte artekoek, berriz, 10 €.
Errepidea larunbat eguerdian, hau da ekainaren 27an, itxiko da eta erdialdea oinezkoentzat bakarrik izango da jai guztietan, uztailaren 2ko goizeko 7ak arte.Ikuskizun gehienak kalean izango dira, baina, eguraldi txarra eginez gero, horietako batzuk pilotalekuan, kiroldegian edo Zaldibar antzokian izango dira.