Igandean omenaldia jaso zuten herriko jubilatuek
2013 / 10 / 02Igandean, irailak 29, urtero bezala, 65 urtetik gorakoek omenaldia jaso zuten pilotalekuan, bertan 200 jubilatu elkartu ziren.
Giroa berotzen hasteko, 11:00etatik 12:30era salda izan zuten erretiratuen etxean; 12:00etan, meza nagusia San Pedro elizan; eta, 14:00etan, bazkaria pilotalekuan.
Bazkalostean bazkarira joandako emakume eta gizonezko nagusienak omendu zituzten, hain zuzen ere, aurreko urtean bezalaxe, Elena San Vicente, 90 urteko emakumea, eta Bernabe Errasti, 103 urteko gizonezkoa. Elenari lore sorta eder bat eman eta Bernaberi txapela jarri zion zion Beñat Herze alkateak, bertaratutakoen txalo zaparrada artean.
Ondoren, herriko denda, taberna, banketxe batek, enpresa, eta Udalak emandako opariak banatu zituzten erretiratuen elkarteko kideek.
Azkenik, bukatzeko, dantza izan zuten Juan Carlos Zubiak jarritako musikarekin, etorritako guztiek oso giro ederrean pasatu zuten eguna.