Igerilekua itxita
2017 / 02 / 13Manuel Muñoz kiroldegiko igerilekuan matxura izan da, hain zuzen ere ur konpentsazio basuaren giltza apurtu da. Hori dela eta, atzo igerilekua itxi beharra egon zen eta konponketa lanetan dihardugu, beraz, konponketa lan guztiak bukatu arte itxita egongo da igerilekua. Aurreikusten dugu astelehenean eta asteartean behintzak itxita egotea.
Kiroldegiko gainontzeko istalazioak (sauna, gimnasioa…) zabalik egongo dira ohiko ordutegian.
Barkatu eragozpenak eta berriro erabilgarri dagoenean webgune honen bitartez jakinaraziko dugu.