Inauteriak eta sanpedruak prestatzeko bilera

2019 / 11 / 22

Inauterietako eta San Pedro jaietako egitarauen lehenengo zirriborroa prestatzeko bilera egingo da datorren asteko ostegunean, azaroak 28,  arratsaldeko 18:00etan kultur etxean .

Interesa duen edonork izango du parte hartzeko aukera. Eskoriatzako Udalak herritarrak animatu nahi ditu bileretan parte hartzera eta denon artean denon gustuko jaiak prestatzera.

Bilera eguna: azaroak 28, osteguna
Ordua: 18:00
Lekua: kultur etxea (1. pisua)

Bilerara joan ezin baina ekarpenak eta iradokizunak egin edo iritzia eman nahi dutenek ere izango dute horretarako aukera, honako  galdetegi hau betez.