Inauteriak prestatzeko bilera
2019 / 01 / 17
Aurtengo  inauteriak  martxoaren  hasieran  ospatuko  dira,  eta  ohikoa  den  bezala,  beste  ekitaldi  batzuen  artean,  herri  bazkaria,  dantzaldia  eta  mozorro  desfilea  eta  lehiaketa  izango  dira.  Kontuan  izanik  parte  hartzaileen  eta  ikusleen  artean  sortzen  duten  interesa  eta  ikusmina,  azken  urteetan  aldaketak  egin  dira  herritarrek  espero  dutenari  eta  beraien  nahiari  ahal  den  neurrian  erantzuteko.
Inauterien antolaketa hobetzeko asmoarekin, bilera bat egingo da datorren ostegunean, urtarrilak 24, arratsaldeko 18:00etan, kultur etxeko lehenengo solairuan, eta bertara gonbidatuta daude etortzea gura duten guztiak.
