Industrial guneetako erreskate ekonomikorako programa
2022 / 05 / 09Gobernu Kontseiluak, apirilaren 12ko bilkuran, ekonomia dinamizatzeko, enplegua mantentzeko eta pertsona eta familia ahulenei laguntzeko, neurri sorta bat ezartzea onartu du eta, horrela, Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko, 2 pakete espezifiko sortzea adostuz: erreskate Sozialeko Funtsa eta Erreskate Ekonomikoko Funtsa.
Erreskate Ekonomiko Funtsaren barruan, Parke Teknologikoekin eta Sprilur Taldeko sozietateekin sinatutako kontratuei dagokien alokairuen kobrantza atzeratzea aurreikusten da.
Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 30era arte zabalik.