Instant1ean egitasmoa
2017 / 03 / 08
Zer  da  Instant1ean?   Egitasmoa  Foru  Aldundiko  Gazteria  zuzendaritzak  eta  Gipuzkoako  hainbat  udalek  bultzatu  dute  elkarlanean.
Instant  batean  proiektuaren  azken  helburua  da gazteok  teknologiaren  erabilerari  dagozkion  portaera  eta  jarrera  egokiak  barneratzea,  Interneten  ondo  nola  jokatu  ikasi,  eta  sarean  eskubideak  eta  betebeharrak  zein  diren  argitzea.
Programa 12-17  urte  arteko  adina  duten  gazteentzat  da.
Ze asmo ditu proiektua?
Nerabeekin  lan  egiten  duen  edo  hauekin  harremana  duen  pertsona  orori  eskura  jarri  nahi  dio  gaiari  buruz  baliagarria  izan  daitekeen  informazio  guztia:  adibidez,  nerabeek  sarean  izan  beharreko  portaera  egokiak,  irudiei  buruzko  aholkuak,  sarean  topa  ditzaketen  arriskuak  eta  beren  eskubideak  eta  betebeharrak.
Nerabeek  jarrera  kritikoa  eta  gogoetatsua  izatea  nahi  dugu:  azken  batean  gizartean  adostutako  jokabideak  eta  arauak  sarean  ere  errespetatzea,  giza  eskubideak  sarean  ere  zaintzen  ikastea”
Programaren osagaiak
Programak hainbat alderdi ditu: gaiari buruzko tailerrak, hitzaldiak eta lehiaketa. Ekintzak ez dira nerabeentzat soilik landuko, gurasoentzat ere zabalduko dira. Kanpaina honetan, ikastetxeak, gaztelekuak, Guraso Foroak eta Udalak hartuko dute parte, eta ekintzak herriko leku desberdinetan egingo dira.
Instant1ean  programak  2  atal  izango  ditu:
1.-  Formazio  edo  gogoeta
2.-  Lehiaketa
FORMAZIOA
Martxoak 11-12: Tailerrak gaztelekuan. argazki, bideo emanaldi eta identitate digitalaren inguruko hausnarketak, sare sozialetako pribatitasuna landuko dira nerabeekin. Arratsaldeko 18:00tik aurrera.
Martxoak 15: Jon Garcia Youtuberrak bere esperientzia tartekatuko du eta bizitza pertsonalaren pribatitasuna mantentzeari emango dio garrantzia. Almen eta Kurtzebarrin hitzaldiak emango ditu DBHko ikasleentzat.
Martxoak  16:  Sare  sozialen  inguruko  tailerra  gurasoei  zuzenduta.
Facebook,  Instagram,  Snatchat…  sare  sozial  hauek  zer  diren,  nola  alta  eman  eta  nola  erabiltzen  diren  azalduko  zaie  gurasoei.
Lekua  eta  ordua:  Kultur  etxean  18:00etan
Martxoak  18:  argazkiak  txukuntzen  ikasteko  tailerra:  filtroak,  argiak…
Nerabeei  zuzendutako  tailerra  izango  da,  filtroak,  argiak…  nola  sartu  argazkietan.
Apirilak 4: internet eta arriskuak. Erabiltzerakoan segurtasun neurriak nola hartu. Gurasoei zuzendutako hitzaldia.
INSTANT1EAN LEHIAKETA
Gipuzkoa mailako lehiaketa bat da. 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek badakitela teknologia modu postiboan erabiltzen.
Instagram-eko argazki lehiaketa bat da, eta parte-hartze positiboa, originaltasuna eta balio onak sustatzeaz gain, nerabeak inplikatzea lortu nahi du. Lehiaketaren traolak #instant1ean , #sareanONdo, #eskoitzakogaztelekua.
INSTANT1EAN  Lehiaketarako  Gaztelekuak  2  ekintza  antolatu  ditu,  lehiaketarako  argazkiak  ateratzeko:
Martxoak  25:  Gaztelekuak  antolatutako  Argazki  Rallya.  18:00etan.
Apirilak  25-26:  Hi  Selphie  lehiaketa  gaztelekuak  antolatuta.  18:00etatik  aurrera
Lehiaketa  maiatzaren  7an  amaituko  da.  Eskoriatzako  argazki  eta  bideo  onenek  ere  izango  dute  saria.
Zein da saria?
Argazkiak
- 2 pertsonentzako bidaia Menorkara, Gazte Oporraldiak programaren barruan.
 - 250 euro-ko txartelagailuetan gastatzeko.
 - 150 euro-ko txartela gailuetan gastatzeko.
 - Epaimahaiaren bi aipamen berezi:50 euroko baleak.
 - Eskoriatzako saria: afari bat argazki eta bideo onenari.
 
Bideoa
- Bideo onenari saria. 250 euro-ko txartela gailuetan gastatzeko.
 
Lehiaketan  zehar,  gainera,  zozketak  izango  dira  parte-hartzaile  guztien  artean.
Sari-banaketa/Topaketa!!  Tabakaleran  egingo  da  ekainaren  3an,  gazte  guztiei  zabalik.
