Intxaurtxuetako aparkalekuan obrak

2022 / 03 / 14

Joan den astean 2 egunez itxita egon zen Intxaurtxueta auzoko 13 eta 14 zenbakidun etxeen atzealdeko aparkalekua. Obrak oraindik ez dira bukatu, eta lanek aurrera jarraitzen dute, baina dagoeneko aparkaleku bezala erabiltzeko aukera badago.

Eremu horretan, obrak bukatutakoan, 33 aparkaleku-plaza lortuko dira, lehen zeudenak baino 12 gehiago eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako plaza berri bat sortuko da, lehen ez zegoena. Horrez gain, oinezkoak modu seguruan ibiltzeko bide irisgarria, espaloia, ere prestatuko da.