Intxaurtxuetan aparkalekua 2 egunez itxiko da

2022 / 03 / 09

Intxaurtxueta auzoan Apotzagako bidea eta Eroskiko etxearen artean dagoen aparkalekuan oinezkoentzako bidea egokitzeko eraberritze lanak egingo dira, hori horrela eta lanak segurtasunez egin ahal izateko, aste honetako ostegunean eta ostiralean aparkalekua trafikoari itxita egongo da.

Bihar eta etzi, beraz, hau da martxoaren 10ean eta 11n itxiko da aparkalekua, eta egun horiek pasatuta, lanek jarraituko badute ere, aparkatzeko erabilgarri egongo da.

Barkatu eragozpenak.