Irakurri, Gozatu, Oparitu egitasmoko lehenengo sariduna
2017 / 05 / 08
Udal liburutegian apirilean martxan jarritako egitasmoa da Irakurri, Gozatu, Oparitu (IGO) eta orduan esan zen moduan apirilaren bukaeran zozketa bat egin da egitasmoan parte-hartu dutenen artean. Apirileko irabazlea EDURNE ARKAUZ izan da eta irabazle den heinean, 30 euroko balioa duen txartela jaso du. Horrez gainera, parte-hartzaile guztiek moduan, liburu bat erosteko %35eko deskontua egingo dion txekea ere jaso du.
Egitasmoa  maiatza  osoan  ere  martxan  egongo  da  eta  hilabete  honen  bukaeran  beste  zozketa  bat  egingo  da  parte-hartzaileen  artean.  Gainera,  parte-hartzaile  guztiek  euskarazko  liburu  bat  erosteko  %35eko  deskontua  duen  erosketa-txeke  bat  jasoko  dute.
Egitasmo  honen  helburuak  honako  hauek  dira:
- Irakurzaletasuna sustatzea
 - Liburutegiaren erabilera bultzatzea
 - Euskarazko literatura ezagutaraztea
 - Euskal liburugintza indatzea
 - Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.
 
Egitasmoan  parte  hartzeko  urratsak  3  dira:
- Udal bibliotekako mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat aukeratu eta etxera eramango du irakurtzeko.
 - Irakurri ondoren bibliotekara itzuliko du eta irakurle-fitxa erraz bat beteko du. Ondoren, bibliotekako arduradunak erosketa-txeke bat emango dio.
 - Parte hartzaileak txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti (edo bere buruari) oparituko dion euskarazko beste liburu bat.
 
Beraz,  egitasmoa  martxan  egongo  da  maiatzaren  31ra  arte  eta  liburu  erosketa-txekeak  liburudendan  erabiltzeko  epea  ekainaren  10  arte  zabalik  egongo  da.
Animatu  eta  parte  har  ezazu!!!
