Ireki da Zaldibarko aparkalekua
2018 / 09 / 13Gaur, osteguna, ireki da berriz Santa Marinako aparkalekua, 51 plaza izango duena.
Udalaren eta gune horretako bi jabeetakoekin sinatutako hitzarmenean urteko 5.400 euroko alokairu prezioa ezartzen da. Prezio horrek gune horretako lau lurzatiren alokairua hartzen du: bi, aparkaleku berrirako erabiliko dira; eta, beste bietan, parke publikoa egingo da, Santa Ana Santa Marinako plazarekin lotuko duena.
Martxoan sinatu zen lurzatiak alokatzeko kontratua, eta ondoren, horiek egokitzeko lanak esleitzeko prozesua jarri zen martxan, uztailean amaitu dena.
29.000 euroko (gehi BEZ) aurrekontuarekin, lanak Goitu enpresari esleitu zitzaizkion. Lanak abuztuan egin dira, herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko.