Irisgarritasun Plana hasiera batean onartzeko erabaki berria

2021 / 08 / 20

Udalbatzarrak, 2021eko uztailaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, ondoriorik gabe uztea 2021eko maiatzaren 11ko osoko bilkuraren erabakia (2021eko maiatzaren 21eko GAO), zeinaren bidez hasiera batean onartzen zen Eskoriatzako Irisgarritasun Plana.

Era berean, hasiera batean onartu zuen Eskoriatzako Irisgarritasun Planaren zabaltzea eta plan hori jendaurrean jartzea 20 egunez, horretarako iragarkia jarriz iragarki oholean, udalaren webgunean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Iragarkia abuztuaren 10ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, beraz,  interesdunek irailaren 7a arte daukate epea espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak edota iradokizunak jartzeko.

Jendaurrean egoteko aldian alegaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, behin betiko onetsiko da, bestelako erabakirik hartu behar izan gabe.

Hemen iragarkia

IRISGARRITASUN PLANA