Itsaraz Parke Eolikoaren informazio publikoa jendaurrean

2023 / 06 / 19

Jendaurrean dago Itsaraz Parke Eolikoaren proiektuaren eta ingurumen inpaktuaren azterketaren informazio publikoa, interesdunek aztertu eta nahiz izanez gero egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.

Alegazioak egiteko azkeneko eguna uztailaren 4a izango da.

Proiektuaren ezaugarriak

Itsaraseko Parke Eolikoa Aramaioko eta Eskoriatzako udalerrietan kokatu nahi da, eta helburua du energia-eskaera asetzeko besteko energia sortzea. Parkean 172 metroko errotazio diametroa eta 201 metroko altuera duten 8 aerosorgailu jarriko dira.

Hura ebakuatzeko azpiegitura Aramaioko, Arrasateko, Atxondoko, Elorrioko eta Abadiñoko udalerrietan  jartzea aurreikusten da,  eta sarbideetarakoa, berriz, Legution, Arratzua-Ubarrundian eta Aramaion.

Aurreikusitako aurrekontua 41.833.572,05 eurokoa da.

Proiektua jendaurrean

Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimenak eta baita ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozeduraren tramitazioa ere jendaurrean jarri dira.

Proiektua bera eta ingurumen-inpaktuaren azterlana osatzen duten agiri tekniko eta ingurumen-dokumentu guztiak kontsultatzeko 2 modu daude:

  • Online esteka: Ministeritzaren webgunean
  • Presentzialki: (aldez aurretik hitzordua eskatu behar da)
    • Arabako Gobernuaren Ordezkariordetzako Industria eta Energia Eremu Funtzionalean.
    • Gipuzkoako Gobernuaren Ordezkariordetzako Industria eta Energia Bulegoetan.
    • Bizkaiko Gobernuaren Ordezkariordetzako Industria eta Energia Bulegoetan.

Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna uztailaren 4a izango da eta euskarri fisikoan, idatziz, ordezkariordetza horien erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira; elektronikoki, berriz, Estatuko Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoaren bidez.