Itsasoari begira dokumentala Zaldibar antzokian
2016 / 02 / 24Aniztasun funtzionala dituzten haurrak eta euren bizimoduari buruzko dokumentala
Eskoriatzako Udalak eta Luis Ezeizako Tximeleta Gelak, elkarlanean antolatu dute dokumental honen emanaldia.
Nola ulertu haur berezien mundua? Lagun eta senideen adierazpenez gain, dokumentalean, Itxasne txikiak Itxasoren mundua deskribatuko du, haur berezien mundua ulertzeko begiak irekita izan behar ditugula erakutsiz.
Itxasok 17 urte ditu eta Bilbon bizi da. Lau hilabete zituenean, gaitz neurologikoa zuela esan zioten bere amari. Hitzen esanahi zehatza argitu nahian, erantzun bila hasi ziren Maier eta bere familia. Bide luzea izan da eta tartean pediatrak, neurologoak… eta bestelako hainbat espezialista ezagutu dituzte; hamaika ate ireki dituzte, batzuk osasun-arloan, beste zenbait hezkuntzan… baina jasotako erantzunen gainetik, Itxasoren mundu bereziari erreparatzen ikasi dute.
- Eguna: Martxoak 2
- Ordua: 19:00
- Lekua: Zaldibar antzokia
- Hizkuntza: Euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin