Iturburuen ibilbidea – Aste berdea 2025
2025 / 10 / 10Igandean, urriak 12, natura eta kultura uztartuko dituen jarduera antolatu da: Iturburuen ibilbidea.
Mendiko iturriak ezinbestekoak dira oreka ekologikorako. Lurpetik berez sortzen diren ur emari hauek, edateko ura emateaz gain, lurzoruak heze mantentzen dituzte, errekak hornitu, landaretza elikatu eta basoko bizitzari eusten diote. Horregatik, iturburuak ingurumen-orekaren adierazle ere badira: lehortzen edo kutsatzen badira, arazo handiagoen seinale da, hala nola baso-soiltzeak, klima-aldaketa edo uraren ustiapen ezegokia.
Duten garrantzia ikusita, funtsezkoa da iturburuak ezagutzea eta babestea, eta horretarako aukera paregabea izango dugu igande honetan, Karoi baserriko Xixilio Agirianoren eskutik. Gainera, iturburuez gain, Xixiliok tokiko toponimia aberatsa ere erakutsiko du: herriaren tradizio eta bizimoduekin oso lotuta dauden eta belaunaldiak markatu dituzten antzinako izenak.
Goizeko 9:00etan plazan elkartu eta Karoi baserrira abiatuko gara. Luzera ezberdineko ibilbideak egiteko aukera dago eta elkartzen garenon artean erabakiko da zein izan daitekeen egokiena.
Lekua: Plaza
Ordua: 9:00
Gidaria: Xixilio Agiriano