Izar konstelazioak eta zeru behaketa

2022 / 10 / 20

Ilatargi Oñatiko astronomia taldearen eskutik izar konstelazioak ezagutzeko ikastaro bat emango da Zaldibar Antzokian urriaren 30ean.

Familiei zuzenduta dagoen ikastaroa da, haurrak gurasoekin parte hartzeko bideratuta. Saioa bi zatitan banatuko da; lehena Zaldibar Antzoki barruan izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita zeruko izarrak identifikatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Saio honek ordubete inguru irautea aurreikusten da.

Ikastaroaren bigarren zatian, arratsaldeko 19:00etan, zerua behatuko da teleskopio bidez, eta lehen saioan ikasitakoa aurrez aurre ikusteko aukera izango da.

Ikastaroa doakoa izango da, eta parte hartzeko izen ematea urriaren 27a arte egongo da zabalik.

Izena modu hauetara eman daiteke:

hazi@eskoriatza.eus; 943 7144 07

gazteria@eskoriatza.eus

Ikastaroa euskaraz izango da.