Jaiak bukatuta, APPa eguneratu behar da

2022 / 07 / 07

ESKORIATZA izeneko APPa erabat itxura aldatu zen herriko jaietako egitaraua bertan txertatzeko. Hala, jaiek iraun duten bitartean, egunez egun ikusi ahal izan da egitarauan zein ekintza egon den.

Orain, jaiak bukatuta, APPa betiko itxurara bueltatu da, baina erabiltzaile bakoitzak bere mugikorrean eguneraketa instalatu beharko du,  jaietako egitaraua ezabatu eta ohiko aplikazioko menua ikusi ahal izateko.

Hau da APPak eguneratu ondoren hartuko duen itxura.