Jaiak prestatzeko bilera

2016 / 04 / 15

SAM_3398Datorren astelehenean, apirilak 18, arratsaldeko 18:00ean, bilera irekia egingo da Kultur Etxean San Pedro jaietako egitaraua prestatzen jarraitzeko. Interesa duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute.  Eskoriatzako Udalak herritarrak bileretan parte hartzera eta denon artean denon gustuko jaiak prestatzera animatu nahi ditu.

Bilera eguna: apirilak 18, astelehena
Ordua: 18:00
Lekua: Kultur Etxea (1. pisua)