Jaietako egitaraua APPan eskuragarri

2026 / 06 / 17

Aurtengo San Pedro jaietako egitaraua “Eskoriatza” izeneko APPan kontsultagai dago PDF formatuan.

Aplikazioa jaistea

Aplikazioa jaitsi barik dutenek, oso modu errazean egin ahal izango dute instalazioa lotura honetan sartuta, Google Playn klikatu eta bertan agertuko da aplikazioa.

Bestela, Playstoren “Eskoriatza” hitzarekin bilaketa eginda ere aurkitu daiteke.

APPa Androiden bakarrik instalatu daiteke, ez dago Applelerako egokituta eta.

Aplikazioa eguneratzea

Dagoeneko aplikazioa instalatuta dutenek, berriz, jaietako egitaraua ikusi ahalizateko eguneratu egin beharko dute. Horretarako lehenengo desinstalatu egin beharko da eta ondoren berriz instalatu. Hori egindakoan, aplikazioaren menu nagusian jaietako egitarauaren botoi berria automatikoki gehituko da.

Ondo pasau sanpedruak!!