Jaietako egitaraua prestatzeko haurren bilera

2019 / 04 / 05

2018ko San Pedro jaietan haurrekin ikastetxeetan hainbat bilera egin ziren haurrei zuzendutako ekintzak eurekin pentsatu eta erabakitzeko helburuz. Almen eta Luis Ezeizan egin ziren bilerak, LH1etik LH6 arteko ikasleekin. Guztira 24 haurren iritziak eta proposamenak jaso ziren.

Iritzi eta proposamenak jai egitarauan jaso ziren eta ekintzek oso balorazio ona izan zuten.

2019ko San Pedroetarako pasa den urteko esperientzia errepikatu nahi dugu, baina oraingoan, bilerak ikastetxeetan egin beharrean, bilera bakarra egingo dugu Kultur Etxean, nahi duen haur orok parte hartu dezan.

Hona hemen bileraren inguruko informazioa zehatza:

Bilera irekia den arren interesa duten haurrek izena ematea eskertuko genuke bilera ahalik eta hobekien antolatu ahal izateko.
Amaitzeko zera esatea, LH1 eta LH6 bitarteko ikasleak izan behar direla.