Joan zen astean zabaldu zen Dorletako jolas parke berria
2022 / 12 / 12Parkea egiteko 10 tona neumatiko birziklatu eta edukiontzi horiko 2 tona plastiko erabili dira.
117.000 euroko aurrekontuarekin, 2021eko TMA 851 Aginduak ezarritako irisgarritasun-irizpideak eta diskriminaziorik ezari buruzko irizpideak betetzen direla egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratzeko aukera izango duen Estatuko lehena da.
Jolas inklusibo ezberdinez gain, parkeak ibilbide irisgarriak eta behar mota ezberdinetara egokitutako informazio-panel bat ditu.
Proiektua garatzeko herriko bi ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten, eta beraiek egindako ekarpenetatik dozena bat baino gehiago hartu dira kontuan parkea egiteko.