Jubilatuentzako euskara ikastaroak
2019 / 09 / 19Leintz Udal Euskaltegiak jubilatuentzako euskara ikastaro bereziak eskainiko ditu.
Astean 2 egunetan ordu eta erdiko saioak izango dira eta ordutegia izena ematen duten guztien artean adostuko da.
Bi modalitatetako klaseak egongo dira: euskaraz bat ere ez dakitenentzako edo euskaraz jakinda, idazten ikasi nahi dutenentzako.
Izena emateko:
- Leintz Udal Euskaltegia
- idazkaritza@udaleuskaltegia.eus
- 943 79 21 68
- Kultur Etxean, 1. solairuan:
- Astelehenetik ostegunera 16:00 – 19:00
- Ostiraletan 10:00 – 13:00
- Azkeneko eguna irailak 25