KALERA, kale antzerki jaialdia
2021 / 09 / 22Aurten, udaren amaierarekin batera, eta kalean antolatutako azken ekitaldi gisa, KALERA kale-antzerkiaren jaialdia egingo da, eta, bertan, hiru egunez jarraian, publiko guztiarentzako antzezlanak izango ditugu.
Emanaldiak doakoak izango dira eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Irailak 30, osteguna
- Antzezlana: TURISTEATZEN
- Konpainia: Trapu Zaharra
- Hizkuntza: euskara
- Lekua: Plaza (eguraldi txarra eginez gero, Zaldibar antzokian izango da. Sarrerak 18:30etatik aurrera banatuko dira)
- Ordua: 19:00
Bidai agentzia batek (San Fernando bidaiak) kanpaina pionero bati ekitea erabaki du. Helburua turismo industrialak, masifikatuak, eragiten dituen ingurumen-ondorioak ahal den gehiena murriztea.
Haren produktu berrirako ideiaren funtsa bidaia birtualak diseinatzea da (“goza itzazu zure oporrak, munduko edozein lekutan, etxeko besaulkitik mugitu gabe”).
Horretarako aurreikusi du aplikazio bakarra eta pertsonalizatua programatzea, oporrak nahierara antolatzeko.
Hortaz, bertatik bertara ikusiko dugu aplikazio horietako baten diseinua. Horretarako, zozketa eginda aukeratutako boluntario batek bere bidaietan bizi izandako esperientziarik onenak eta okerrenak berriz biziko ditu. Bilduma horretatik aterako da, hain zuzen ere, etorkizuneko bidaia birtuala, pen-drive batean jasoa.
Hori da teoria. Errealitateak erakutsiko du guztia ez dela dirudien bezain erraza, eta turista baten burmuinak dirudien baino modu konplexuagoan funtzionatzen duela.
- EGILEAK Santi Ugalde, Rubén Ontiveros
- ZUZENDARIA Isidoro Fernández
- ANTZEZLEAK Ion Sagarzazu eta Lierni Fresnedo.
Urriak 1, ostirala
- Antzezlana: GAZTE
- Konpainiak: Oinkari dantza taldea eta Hika teatroa
- Hizkuntza: euskara
- Lekua: Santa Marina plaza (eguraldi txarra eginez gero, Manuel Muñoz kiroldegian izango da)
- Ordua: 19:00
GAZTE kaleko DANTZA ikuskizun GAZTEa da. GAZTEekin egina, GAZTEak mintzo eta mintzagai, eta publiko ORORI zuzendua.
Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak euskal dantza abiapuntu izanda, dantza garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari ere tokia utzita.
Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, oinarri elektronikoa izango duten erritmoekin dantzatuko dugu, hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroez inguratuta.
Urriak 2, larunbata
- Antzezlana: LEGEA GU GARA
- Konpainia: Basarti antzerkia
- Hizkuntza: euskara
- Lekua: Plaza (eguraldi txarra eginez gero, Joseba Iñurrategi pilotalekuan izango da)
- Ordua: 19:00
Sergio eta Erramun istiluen kontrako brigadako bi kide dira, eta oso desberdinak dira elkarren artean. Sergio jantzia da, gorputz atletikoa du, literatura eta arkitektura maite ditu, kirolaria da, hizlari aparta eta bikain mintzatzen da euskaraz.
Erramunek norbere defentsako aldizkari asko irakurri ditu, baina oso liburu gutxi irakurri ditu amaierara arte. Atzerritarrek Sanferminetan bezain trakets egiten du euskaraz, baina euskaldun sentimendu mugagabea du. Arkauten inoiz lizentziatu den oldartze brigadarik beldurgarrieneko kide dira. Sergio eta Erramun plaza husteko gogoz iritsi dira, legez kanpoko botiloi bat izan daitekeela-eta, baina, horren ordez, abentura mugarik gabeko baten hasiera aurkituko dute.
Umoreari eta gaurkotasun sozialari heltzen zaie kaleko arteen mintzairetatik, pertsonaia barrez lehertzekoekin eta espazioaren erabilera lotsagabe batekin, ustekabea ustekabearen ondotik kateatuz.