Kanpaina: txakurrak eta hiria
2015 / 04 / 27Udaletik ahalegin berezia egin nahi da herritarren eta animalien, bereziki txakurren, arteko elkarbizitzaren alde. Horretarako hainbat ekimen burutuko dira. Ekimenok aurrera ateratzeko, udalak txakur jabeen parte-hartzea ezinbestekotzat jotzen duenez, hauekin -eta interesatua egon litekeen beste herritarrekin batera- bilera bat egingo da.
Bilera horretara, Bubastis elkarteko hizlari bat etorriko da “Animaliak eta hiria. Beraien beharrak eta gure ardura” izeneko hitzaldia ematera.
Eguna: apirilak 29 (asteazkena)
Ordua: 19:00
Lekua: Ibarraundi museoa