Kanpaina: txakurrak eta hiria

2015 / 04 / 27

Udaletik ahalegin berezia egin nahi da herritarren eta animalien, bereziki txakurren, arteko elkarbizitzaren alde. Horretarako hainbat ekimen burutuko dira.  Ekimenok aurrera ateratzeko, udalak txakur jabeen parte-hartzea ezinbestekotzat jotzen duenez, hauekin -eta interesatua egon litekeen beste herritarrekin batera- bilera bat egingo da.

Bilera horretara, Bubastis elkarteko hizlari bat etorriko da “Animaliak eta hiria. Beraien beharrak eta gure ardura” izeneko hitzaldia ematera.

Eguna: apirilak 29 (asteazkena)
Ordua: 19:00
Lekua: Ibarraundi museoa