Kanpoko igerilekua gaurtik aurrera zabalik
2024 / 07 / 15Udako denboraldia hasita eta egin beharreko konponketa lanak eginda, Manuel Muñoz Kiroldegiko kanpoko igerilekua zabalik dago jada, eta hau izango da ordutegia:
Uztailaren 15etik uztailaren 31ra
- Astelehenetik ostiralera – 14:45 – 19:45
- Larunbatak eta igandeak – 16:00 – 19:45
- Uztailak 31 -ITXITA
Abuztuaren 1etik 11ra
- Egunero – 16:00 – 19:45
Abuztuaren 12tik 18ra – ITXITA
Abuztuaren 19tik 25era
- Egunero – 16:00 – 19:45
Abuztuaren 26tik abuztuaren 31ra
- Astelehenetik ostiralera – 14:45 – 19:45
- Larunbata – 16:00- 19:45
Arauak
Erabiltzaile guztiei eskatzen zaie igerilekua behar bezala erabili dezatela eta indarrean dauden arauak errespeta ditzatela:
- Kanpoko igerilekuan, 6 urte bitarteko haurrak ibili daitezke, betik pertsona heldu batek lagunduta.
- Barruko igerilekuan 8 urtetik beherako haurrak pertsona heldu batek lagunduta egon beharko dira.
- Belarretan oinutsik ibili behar da.
- Debekatuta dago erretzea.
- Debekatuta dago igerileku eremuan beirazko edozein material sartzea.
- Zakarrontzi selektiboak erabili behar dira, ingurua garbi mantentzeko.
- Ezin da baloiarekin jolastu. Jolas esparru bat dago bertan dauden jokoekin aritzeko.
- Ezin da motxilarik sartu igerilekuetako eremuetara.
- Debekatuta dago ur ertzean bultzaka, saltoka eta korrika ibiltzea, arriskutsua baita.
- Ezin da instalazioetara patin, patinete edo bizikletarekin sartu, ezta horiekin bertan ibili ere.
- Sorosleak esandakoari kasu egin beti.