Kanpoko igerilekua zabalik

2023 / 07 / 05

Udako denboraldia hasita, Manuel Muñoz Kiroldegiko kanpoko igerilekua zabalik dago jada, eta hau izango da ordutegia:

Uztailaren 3tik 31ra

  • Astelehenetik-ostiralera- 14:45 – 19:45
  • Larunbata, igandea eta jaiegunetan – 16:00 – 19:45

Abuztuaren 1etik 27ra

  • Egunero – 16:00 – 19:45

Abuztuaren 28tik irailaren 4ra

  • Astelehenetik ostiralera – 14:45 – 19:45
  • Larunbata eta igandea – 16:00- 19:45

 

Kiroldegiko ordutegia

Arauak

Erabiltzaile guztiei eskatzen zaie igerilekua behar bezala erabili dezatela eta indarrean dauden arauak errespeta ditzatela:

  • Kanpoko igerilekuan, 6 urte bitarteko haurrak ibili daitezke, betik pertsona heldu batek lagunduta.
  • Barruko igerilekuan 8 urtetik beherako haurrak pertsona heldu batek lagunduta egon beharko dira.
  • Belarretan oinutsik ibili behar da.
  • Debekatuta dago erretzea.
  • Debekatuta dago igerileku eremuan beirazko edozein material sartzea.
  • Zakarrontzi selektiboak erabili behar dira, ingurua garbi mantentzeko.
  • Ezin da baloiarekin jolastu. Jolas esparru bat dago bertan dauden jokoekin aritzeko.
  • Ezin da motxilarik sartu igerilekuetako eremuetara.
  • Debekatuta dago ur ertzean bultzaka, saltoka eta korrika ibiltzea, arriskutsua baita.
  • Ezin da instalazioetara patin, patinete edo bizikletarekin sartu, ezta horiekin bertan ibili ere.
  • Sorosleak esandakoari kasu egin beti.