Kanpoko igerilekua zabalik dago

2017 / 07 / 04

Atzo,  uztailaren 3an ta iralaren 3a arte  zabaldu zen Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerilekua,  0 eta 6 urte bitarteko haurrek erabili ahal izango dutena.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 11:00 – 13:00
  • 16:00 – 19:00

Larunbatetan

  • 10:45-12:45
  • 16:00-19:00

Igandetan

  • 10:45-12:45

Arauak

  • Erabiltzaile guztiei eskatzen zaie igerilekua behar bezala erabili dezatela eta indarrean dauden arauak errespeta ditzatela:
  • Kanpoko igerilekuan, 6 urte bitarteko haurrak ibili daitezke, betik pertsona heldu batek lagunduta.
  • Barruko igerilekuan 8 urtetik beherako haurrak pertsona heldu batek lagunduta egon beharko dira.
  • Belarretan oinutsik ibili behar da.
  • Debekatuta dago erretzea.
  • Debekatuta dago igerileku eremuan beirazko edozein material sartzea.
  • Zakarrontzi selektiboak erabili behar dira, ingurua garbi mantentzeko.
  • Ezin da baloiarekin jolastu. Jolas esparru bat dago bertan dauden jokoekin aritzeko.
  • Ezin da motxilarik sartu igerilekuetako eremuetara.
  • Debekatuta dago ur ertzean bultzaka, saltoka eta korrika ibiltzea, arriskutsua baita.
  • Ezin da instalazioetara patin, patinete edo bizikletarekin sartu, ezta horiekin bertan ibili ere.
  • Sorosleak esandakoari kasu egin beti.