Kanpoko igerilekua zabalik dago

2021 / 07 / 06

Uztailaren 2an zabaldu zen Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerileku txikia, 0 eta 6 urte bitarteko haurrek erabili ahal izango dutena, eta irailaren 5era arte zabalik egongo da, beti ere egoerak horretarako aukera ematen baldin badu. Igerielku txikia erabiltzeko ez da txandarik hartu behar eta hau izango da ordutegia:

Ordutegia

Uztailaren 2tik 30era

  • Astelehenetik ostiralera  –  14:45 – 19:45
  • Asteburuetan – 16:00 – 19:45

Abuztuaren 1etik 29ra

  • Egunero – 16:00 – 19:45

Abuztuaren 30etik irailaren 5era

  • Astelehenetik ostiralera – 14:45 – 19:45
  • Asteburuan – 16:00- 19:45

Kanpoko igerilekua txanda barik

Kanpoko igerilekua zabalik dagoen orduetan, barruko igerilekuko bi kale jolas librerako utziko dira. Bi kale horiek erabiltzeko nahiz kanpoko igerilekua erabiltzeko ez da txanda hartu beharrik egongo.

Egungo egoerari egokitutako arauak bete beharko dira uneoro eta sorosleak esandakoei kasu egitea eskatzen da.

Kiroldegian txanda hartu behar da

Bestalde, gogoratu beharra dago, kiroldegiko gainontzeko zerbitzuak erabiltzeko txanda hartu beharra dagoela eta webgune honetan kontsultatu daiteke nola egin behar den hori.