Kerik gabeko astea
2025 / 05 / 26Kerik gabeko astea abian Euskadiko osasun zentroetan: “Hobe tabakorik gabe”
Osakidetzak, aurten ere, Kerik Gabeko Astea bultzatu du Euskadin, maiatzaren 25etik 31ra bitartean, “Hobe tabakorik gabe” lelopean. Ekimen honen helburu nagusia tabakoaren kontsumoaren arriskuez sentsibilizatzea eta erretzeari uzteko laguntza eskaintzea da.
Aste osoan zehar, Euskadiko osasun-zentroetan informazio-material ugari eta aholkularitza pertsonalizatua eskainiko zaie erretzeari utzi nahi dioten pertsona guztiei. Profesionalek zalantzak argitu eta prozesuan laguntzeko baliabideak eskainiko dituzte.
Gainera, herritarrei zuzendutako galdetegi bat ere prestatu dute. Inkesta honen bidez, kontsumo-ohiturak aztertu eta kerik gabeko gizarte baterantz aurrera egiteko proposamenak jaso nahi dira.
Kerik Gabeko Astea aukera paregabea da zure osasuna zaintzen hasteko.
Anima zaitez eta hurbildu zure osasun-zentrora informazio gehiago jasotzera