Kilometro 0 Artisau Azoka
2021 / 11 / 29Abenduaren 18 eta 19ko asteburuan Ibarraundi museoan 0 kilometroko artisautza azoka egongo da, hau da Eskoriatzako artisauek egindako produktu bereziak, diseinuzkoak, hurbilekoak eta bakarrak.
Azoka honetan eskuz egindako objektuak jarriko dira salgai, hala nola zurezko erlojuak, bastoiak, poltsak eta koleteroak, larruzko gauzak, xaboiak, xanpuak, ukenduak, kuartzozko olioak, kortseak, zeramika, bisuteria eta askoz gehiago.
Azokan postu bat jarriz parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan Kultur etxearekin honako telefonora deituta 943 71 46 88
Azokaren ordutegia:
- Larunbata: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00
- Igandea 12:00 -14:00