Kirol jarduerak uztailean
2020 / 07 / 03Atzo zabaldu zituen ateak Manuel Muñoz kiroldegiak, eta datorren astelehenetik aurrera, hau da uztailaren 6tik aurrera, honako kirol jarduerak eskainiko dira:
- Spininga: astelehen eta asteazkenean 17:30
- Pilatesa:
- astelehen eta asteazkenean 18:30
- astearte eta ostegunean 9:30
- Body tonoa: astelehen eta asteazkenean 19:30
- Zunba:
- astearte eta ostegunean 19:15
- asteazken eta ostiraletan 9:15
- Aquagyma: asteazken eta ostiralean 9:00
- Fitness aholkulari zerbitzua: astearte eta ostegunean 10:30-11:30 eta 17:15-19:15
Izen-ematea
Saioetan parte-hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa da. Manuel Muñoz kiroldegian bertan, edo webgune honetan dagoen inprimakia bete eta kiroldegia@eskoriatza.eus helbidera bidalitata.
Saioak aurrera ateratzeko gutxienez 6 pertsonako taldea osatu beharko da. Saio guztiak kiroldegiko kantxan eskainiko dira.
Informazio gehiago:
- kiroldegia@eskoriatza.eus
- 943 71 53 28