Kirol udalekuak Eskoriatzan
2015 / 05 / 13Aurtengo ekaineko azkeneko astean eta uztailean kirol udalekuak antolatuko dira Eskoriatzan. Ekainaren bukaeran 6 – 12 urte bitarteko haurrentzat eta uztailean, berriz, 12-16 urte bitarteko neska-mutilentzat.
12-16 urte
Uztaileko astearte, asteazken eta ostegunetan izango dira, hain zuzen ere uztailaren 7, 8, 9, 14, 15, 16, 21, 22 eta 23an, betik goizeko 10:30 – 13:30 bitartean. Kirol ekintza desberdinak praktikatzeko aukera egongo da: gimnasioa, spinninga, zirku ariketak, zunba, patinajea, waterpoloa, badmintona…
Izena eman nahi dutenek, ekainaren 29a baino lehen egin beharko dute. Prezioak honako hauek izango dira:
- Bazkideak: 30 €
- Bazkide ez direnak: 40 €
6-12 urte
Ekainaren 22tik 26ra izango da Multikirol formatuko eskaintza hau (patinajea, irteerak, eskalada, jolasak igerilekuan…). Ordutegia honako hau izango da: 10:00 – 13:00 eta 15:00 – 17:00. Taldea sortzeko beharrezkoa izango da gutxienez 20 umeko talde bat elkartzea.
Izena eman nahi dutenek, maiatzaren 29a baino lehen egin beharko dute. Prezioak honako hauek izango dira:
- Bazkideak: 30 €; 2 anaia-arreba 55 € eta 3 anaia-arreba 80 €.
- Bazkide ez direnak: 34 €; 2 anaia-arreba 61 € eta 3 anaia-arreba 88 €.
Informazio gehiago:
- Manuel Muñoz kiroldegia
- kirolak@eskoriatza.eus
- 943 71 53 28