Kirol udalekuetan izena emateko epea zabalik
2016 / 05 / 10Eskoriatzako kirol udalekuetan izena emateko epea zabalik dago. aukera paregabea da Eskoriatzako haurrek eta gazteek jolasean eta ariketa fisikoa eginez ondo pasatzeko.
Programazio dinamiko baten bitartez, talde giroan arituko dira ume eta gazteak ariketa fisikoa eta kirolak lantzen. Adinaren araberako txanda desberdinak daude, eta txanda bakoitzean egun osoko irteera bat izango da.
Txandak eta adinak
- 1. txanda: Ekainaren 20tik 24ra
- 2. txanda: Abuztuaren 29tik irailaren 2ra
- Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 15:00 – 17:00.
- Prezioa: BAZKIDEEK 30 € * BAZKIDE EZ DIRENEK 34 € * (txanda bakoitza)
- Anai-arreba bakoitzeko 5 € gutxiago, eta bi txandatan izena emanda, % 5 merkeago.
- Egunak: (Ikusi eskumako taula)
- Ordutegia: 10:00 – 12:00 eta 16:00 – 18:00.
- Prezioa: BAZKIDEEK 50 € * BAZKIDE EZ DIRENEK 60 € *
- *Anai-arreba bakoitzeko 5 € gutxiago
Izena ematea
Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 3a izango da eta kiroldegian egin beharko da.
Jaitsi informazioa (PDF)