Kiroldegia abuztuan

2021 / 08 / 04

Abuztuko ordutegia

Abuztuaren 1etik 29ra

  • Kiroldegia: 9:00 – 13:00 // 16:00 – 20:00
  • Barruko igerilekua: 9:00 – 12:45  //  16:00 – 19:45
  • Kanpoko igerilekua: 16:00 – 19:45

Abuztuaren 30a eta 31

  • Kiroldegia: 7:45 – 21:00
  • Barruko igerilekua: 7:45 – 20:45
  • Kanpoko igerilekua: 14:45 – 19:45

Kanpoko igerilekua txanda barik

Kanpoko igerilekua zabalik dagoen orduetan, barruko igerilekuko bi kale jolas librerako utziko dira. Bi kale horiek erabiltzeko nahiz kanpoko igerilekua erabiltzeko ez da txanda hartu beharrik egongo.

Egungo egoerari egokitutako arauak bete beharko dira uneoro eta sorosleak esandakoei kasu egitea eskatzen da.

Kiroldegian txanda hartu behar da

Bestalde, gogoratu beharra dago, kiroldegiko gainontzeko zerbitzuak erabiltzeko txanda hartu beharra dagoela.

  • Kiroldegian bertan
  • Emailez kiroldegia@eskoriatza.eus
  • Telefonoz 943715328
  • Whatsappez  610865954 (berria)
  • Gehienez 48 orduko aurrerapenarekin hartu ahal izango duzu txanda.
  • Hartutako txandara etorri ezinik bada, abisatu, beste pertsona batek erabili dezan ordu hori.
  • Pertsona batek behin eta berriro abisatu barik egingo balu kale, zigorra jasako du.

Funtzionamendua

  • Espazio bakoitzean 45 minutuko erreserba egingo da.
  • Lau espazio ezberdinduko dira:
    • Igerilekua (5 kale)
    • Beheko gimnasioa. Muskulaziokoa (gehinez 5 lagun aldiko)
    • Goiko gimnasioa. Aerobikoa (gehienez 12 lagun aldiko)
    • Mini frontoia (pertsona edo familia 1)
  • Txanda bat igaro arte, ezin izango da instalakuntza berdinerako beste txandarik hartu.
  • Egun berean instalakuntza ezberdinen erabilera gin daiteke. Adibidez, 7:45 gimnasioa + 8:30 igerilekuko kale 1