Kiroldegia itxita egongo da astelehenean
2024 / 01 / 26Urtarrilaren 29an, astelehena, Manuel Muñoz kiroldegia itxita egongo da legionelosiaren osasun baldintzak betetzeko behar diren prebentzio lanak egiteko.
Itxiera kiroldegi osoari aplikatuko zaio, beraz, gimnasioak eta igerilekua ezingo dira erabili eta kirol jarduera guztiak ere bertan behera geratuko dira.
Igande arratsaldean hasita egingo dira lanok eta astelehen ilunkadarako bukatuta egongo direnez, asteartean normaltasun osoz zabalduko da berriro.
Barkatu eragozpenak.