Kiroldegian araudi berriari egokitzeko aldaketak
2020 / 11 / 09Lehendakariak azaroaren 6an emandako 38/2020 Dekretuaren arabera, hainbat egokitzapen egin behar dira eremu askotan eta horietako bat kiroldegia da. Hauek dira kiroldegi-esparruan aurrerantzean eta derrigorrez bete beharrekoak:
- Maskara derrigorrez eta uneoro erabili beharko da, uretan izan ezik.
- Aldagelak eta dutxak ezin izango dira erabili; salbuetsita geratzen dira igerilekuko aldagelak, igerilariek edo bainua hartu dutenek erabili ahal izango baitituzte.
Neurri hauek covid-19 birusaren hedapena ekiditeko baliozkoak izatea espero du udalak eta herritar guztiei neurriak betetzeko deia egiten die, guztion onerako izango baita.