Kiroldegian aurretiazko hitzordua hartu behar da
2020 / 09 / 11Irailaren 14tik aurrera Manuel Muñoz kiroldegiko igerilekuan eta gimnasioetan, nahiz pilotaleku txikian aritzeko hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da.
Funtzionamendua
- Espazio bakoitzean 45 minutuko erreserba egingo da.
- Lau espazio ezberdinduko dira:
- Igerilekua (5 kale)
- Beheko gimnasioa. Muskulaziokoa (gehinez 5 lagun aldiko)
- Goiko gimnasioa. Aerobikoa (gehienez 12 lagun aldiko)
- Mini frontoia (pertsona edo familia 1)
- Txanda bat igaro arte, ezin izango da instalakuntza berdinerako beste txandarik hartu.
- Egun berean instalakuntza ezberdinen erabilera gin daiteke. Adibidez, 7:45 gimnasioa + 8:30 igerilekuko kale 1
Nola hartu txanda
- Kiroldegian bertan
- Emailez kiroldegia@eskoriatza.eus
- Telefonoz 943715328
- Whatsappez 610865954 (berria)
- Gehienez 48 orduko aurrerapenarekin hartu ahal izango duzu txanda.
- Hartu duzun txandara etorri behar ez baduzu, abisatu mesedez, beste pertsona batek erabili dezan ordu hori.
- Pertsona batek behin eta berriro abisatu barik egingo balu kale, zigorra jasango du.