Kiroldegian aurretiazko hitzordua hartu behar da

2021 / 03 / 17

Covid neurriak ahalik eta egokien betetzeko, Manuel Muñoz kiroldegiko igerilekuan eta gimnasioetan, nahiz pilotaleku txikian aritzeko hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da.

Funtzionamendua

  • Espazio bakoitzean 45 minutuko erreserba egingo da.
  • Lau espazio ezberdinduko dira:
    • Igerilekua (5 kale)
    • Beheko gimnasioa. Muskulaziokoa (gehinez 5 lagun aldiko)
    • Goiko gimnasioa. Aerobikoa (gehienez 12 lagun aldiko)
    • Mini frontoia (pertsona edo familia 1)
  • Txanda bat igaro arte, ezin izango da instalakuntza berdinerako beste txandarik hartu.
  • Egun berean instalakuntza ezberdinen erabilera gin daiteke. Adibidez, 7:45 gimnasioa + 8:30 igerilekuko kale 1

Nola hartu txanda

  • Kiroldegian bertan
  • Emailez kiroldegia@eskoriatza.eus
  • Telefonoz 943715328
  • Whatsappez  610865954 (berria)
  • Gehienez 48 orduko aurrerapenarekin hartu ahal izango duzu txanda.
  • Hartu duzun txandara etorri behar ez baduzu, abisatu mesedez, beste pertsona batek erabili dezan ordu hori.
  • Pertsona batek behin eta berriro abisatu barik egingo balu kale, zigorra jasango du.

Aste Santuetako ordutegia

  • Apirilak 1 – 5  eta 11  –  9:00 – 13:00
  • Apirilak 6 – 9  –  9:00 – 21:00
  • Apirilak 10  –  9:00 – 13:00  //  16:00 – 20:00
  • IGERILEKUA 
    • Apirilak 1 – 5  –  9:00 – 13:00
    • Apirilak 6 – 11 –  ITXITA (garbiketa lanak)