Kiroldegian berrantolaketa berria

2020 / 11 / 20

Lehendakariak azaroaren 6an emandako 38/2020 Dekretuaren arabera eta ondoren, honen inguruan egin diren azalpenen arabera, 6-16 urte bitarteko kirol jarduera oro bertan behera utzi behar izan dugu.

Sortu den egoera honetara ahalik eta modurik onenean egokitzeko ikastaroen berrantolaketa bat egin behar izan dugu. Honela bada, saio batzuk orduz eta egunez aldatu edo beste batzuk bertan behera utzi behar izan ditugu.

UR JARDUERETAN hauek dira gauzatuko diren aldaketak:

  • Bertan behera geratzen diren jarduerak:
    • Astelehenetako Olagarroen taldea, 16:45.
    • Larunbatetako Aquagym taldea, 9:30.
  • Orduz eta egunez aldatzen diren jarduerak:
    • Astearteetako Olagarroen taldea > Asteazkena 18:45etara pasatzen da.
    • Ostiraletako 3-4 urteko taldea > Asteazkena 18:15etara pasatzen da.
  • Ordu aldatzen duten jarduerak:
    • Asteazkenetako olagarroen taldea atzeratu egiten da, 17:30etara.
    • Asteleheneko helduen hobekuntza igeriketa aurreratu egiten da, 18:30etan hasiko da eta saioak ordubetekoak izango dira, iraupena luzatuz.
    • Astelehen eta asteazkenetako helduen hastapen ikastaroa aurreratu egiten da, 19:30etan hasiko da, eta saioak ordubetekoak izango dira, iraupena luzatuz.
    • Asteazken eta ostiraleko aquagym saioak, ordubetekoak izango dira, lehenengoa 8:30etan mantenduko da eta bigarrena 9:30etan hasiko da.

Bestalde, ikasturte berezi honetan, jende kopuru handiago batera iritsi nahian, 45 minutuko saioak proposatu ziren. Gaur gaurkoz, badirudi jardueren egoera egonkortu egin dela, beraz, aukera dagoen kasuetan, saioak ordu betekoak izatera bueltatuko dira.

LEHORREKO IKASTAROETAN ondorengoak izango dute aldaketa:

  • Erorketa prebentzioa, 10:30-11:30.
  • Pilatesa:
    • Astelehen eta asteazkenetako lehen saioa 18:30 – 19:30
    • Astelehen eta asteazkenetako bigarren saioa 19:30 – 20:30
    • Astearte eta osteugnetako goizeko saioa 9:45 – 10:45
    • Astearte eta ostegunetako eguerdiko saioa 14:45 – 15:45
  • Zunba: Goizeko taldea 9:30 – 10:30
  • Atzegi gimnasia 18:00 – 19:00
  • Body tono:
    • Lehenengo taldea 19:00 – 20:00
    • Bigarren taldea 20:00 – 21:00
  • Indoor txirrindularitza: 19:00 – 20:00

Aldaketa hauekin arazoak sortzen ditugula jakinik, Udalak erabiltzaileei ahalik eta kalte txikiena eragitea nahi luke, eta ordutegi berrantolaketa guztion egoerara egokitzeko modukoa izatea.

Barkatu eragozpenak, eta eskerrik asko zuen laguntza eta ulerkotasunagatik.